Ikerketa batek abeltzaintza-sistema horretarako eredu jasangarriak plantetzen ditu

Mendiko artzaintzako sistemek lanpostuak eta diru-sarrerak sortu leikez

Mendiko artzaintzak, onura sozioekologikoak dakartsoz gizarteari

Mendiko artzaintzak, kalitatezko produktuekin batera, onura sozioekologikoak dakartsoz gizarteari. Hori da UPV/EHU buru dauan ikerketa-proiektu baten ondorioetako bat. Horrez gainera, mendiko artzaintzari buruz sortu leikezan gatazkak kudeatzeko eta interes desberdinak bateratzeko diziplinarteko metodologia partizipatibo bat proposatzen dau.

Eneko Garmendia, UPV/EHUko Ekonomia Aplikatua saileko irakaslea eta ekopol ikerketa-taldeko kideagaz berbetan egon gara eta berak azaldu deuskunez, ikuspegi ekologikotik, mendiko artzaintza-sistemak lagungarriak izan leitekez larreen biodibertsitatea eta nutrizino-kalitate handia mantentzeko eta lurzoruaren CO 2 -fluxua murrizteko. Ikerketeak erakutsi dau kalitate handiko elikagai osasungarriak ekoiztu leitekezala mendiko larreetan bazkatzen diren artaldeekin. Esate baterako, ezaugarri sentsorial bereizgarriak aurkitu dira artalde horren esnearekin egindako gaztaietan, eta, horretaz gainera, gantz-azidoen profil osasungarriagoa eta konposatu antioxidatzaile osasungarri gehiago bere identifikatu dira. Bestalde, ikuspegi sozioekonomikotik, azterketak erakusten dau mendiko artzaintzako sistemek lanpostuak eta diru-sarrerak sortu leikezala bestelako aukera ekonomiko gitxi dabezan landa-eremuetan, eta, holan, abeltzaintza-sistema hori ez litzatekela
egongo dirulaguntzen hain menpe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular