Babes fisikoaz gan, babes politikoa, segurtasun-prestakuntzea eta laguntza psikosoziala eskaintzen dabez

Nazinoarteko Bake Brigadek 45 urte inguru daroez giza eskubideen defendatzaileei laguntzen

Komunikazino arduratsua giza eskubideen defendatzaileak babesteko

Nazioarteko Bake Brigadak / Bizkaia Irratia

Nazinoarteko Bake Brigadek komunikazinoaren inguruko dekalogo bat aurkeztu dabe Bilbon, giza eskubideen defendatzaileak eta kazetariak babesteko helburuagaz. Miriam Garcia erakundeko teknikariak Goizeko Izarretan saioan azaldu dauanez, pertsona horreek mehatxuak, erasoak eta kriminalizazio-prozesuak jasaten dabez euren lanagaitik, eta askotan euren herrialdeak itxi behar izaten dabez. Horren atzean, besteak beste, interes ekonomiko eta politikoak dagozala nabarmendu dau.

Dekalogo hau kazetarien, giza eskubideen aldeko erakundeen eta defendatzaileen arteko hausnarketa kolektiboaren emoitza da. Komunikazinoak arriskuan dagozan pertsonak babesten lagundu leike, baina, txarto erabilita, euren egoerea larriagotu be egin leike. Horregaitik, informazinoa zabaltzerakoan, pertsonen segurtasuna kontuan hartzea gomendatzen dabe; esate baterako, mehatxupean dagozanen izenak edo arpegiak ez erakustea, eta erbestean dagozanen senideen egoerea be kontuan hartzea.

Nazinoarteko Bake Brigadek 45 urte inguru daroez giza eskubideen defendatzaileei laguntzen. Babes fisikoaz gan, babes politikoa, segurtasun-prestakuntzea eta laguntza psikosoziala eskaintzen dabez, baita komunikazinoaren eta sentsibilizazinoaren bidezko lana be. Gaur egun, Latinoamerikako hainbat herrialdetan, Kenian, Indonesian eta Nepalen egiten dabe lan. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00