Gaur eta bihar egingo dira finantza inbertsino etikoen gaineko jardunaldiak. Mensuram Bonam finantza inbertsinoak Eleizearen Dotrina Sozialetik. Bilboko Eleizbarrutiak antolatuta, hainbat aditu batuko dira finanta etikoen gainean berba egiteko. Egueneko jarduerak Deusto Business School-en egingo dira, arratsaldez; barikukoak goizez izango dira IDTPren Bilboko Plaza Barriko egoitzan.
On Joseba Segura Bilboko gotzainak emongo deutsie hasierea. Berba egingo dabenen artean, Elena Beccalli Sacro Cuore Unibertsidade Katolikoko errektorea, Séamus Finn Mnesuram Bonam agiriaren egileetarikoa, Jon Recacoechea Deusto Business School-eko irakaslea eta abar. Bilboko Eleizbarrutitik Gaspar Martinezek emon deuskuz gaiaren eta jardunaldien gaineko xehetasunak.
