Frutaren eta barazkien sektorean ia 19.000 tonako merkaturatzea aurreikusten da, eta arrain eta itsaskietan 2050 tonakoa

Gehien eskatzen diranak platanoak, mahatsa, sagarra eta laranjak dira

Mercabilbaok ia 21.000 tonako merkaturatzea aurreikusi dau Abendurako

Mercabilbaoko pabelloia / Bizkaia Irratia

Mercabilbao Gabonetako kanpainari aurre egiten dabil, urteko unerik bizienetakoa da itsaski, fruta eta barazki pabiloietan. Abendurako eta, batez bere, gabonetako ospakizunen aurreko hurrengo bi asteetarako merkaturatze-aurreikuspenak 20.990 tonakoak dira, hau da, urteko salmentaren % 10 baino gehiago.

Elikadura Unitatean handizkako enpresek erritmo onean eusten deutse euren salmentei, kontsumitzaileek eskatzen daben kalitaterik oneneko elikagaiak eskeintzen dabezala jakinda. Holan, sektoreka, arrain eta itsaskien sektorean, 2022ko abendurako produktu fresko eta izoztuen artean 2.050 tonako merkaturatzea  aurreikusten da, hau da, urteko merkaturatzearen % 14 inguru. Itsasotik gehien eskatzen diren produktuak egun honeetan ohikoak diranak dira: itsaskia, orokorrean, eta arrain fina deritzona, lebatza, bisigua edo lupina. Fruta eta barazkien merkatuaren kasuan, 2022ko azken hilabeterako merkaturatze-zifrak 18.940 tonakoak dira, hau da, urteko salmenten % 8 inguru.

Abenduan, Mercabilbaon jarduten daben handizkako enpresek urteko fakturazino osoaren % 16 inguru jokatzen dabe. Lanean dabilzan pertsona guztien eguneroko lana eta Basauriko instalazinoetan kudeatzen diran elikagai tonak dirala eta, Mercabilbao erreferente da penintsulako iparraldeko elikagaien hornikuntzan. 13 hektareako jarduera ekonomikoa, ehun bat enpresa, mila langile baino gehiago eta urtean 680.00 ibilgailu baino gehiago. Elikadura Unitatea Bilboko eta bere ingurune metropolitarreko motor ekonomiko eta soziala da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular