Juan del Arco geure botikariagaz egin dogu berba azken asteetan Txinan detektatutako metapneumobirusaren ondorioz argitaratu diran guzurren inguruan. Izan be, Covid-19ak eragindako pandemiagaz loturak topetan ibili dira hedabide batzuk. Del Arcok dino animalietatik datorren birusa dala metapneumobirusa eta, hain zuzen be, aitatutakoa dala Covid-19agaz daukan paralelotasun bakarra.
Beraz, ez dago pandemia arriskurik. Batetik, metapneumobirusa ez dalako birus barria; 2001etik ezaguna dan birus baten aurrean gagoz. Bestetik, Txinan detektatutako arnas infekzinoen gorakadea nabarmena bada be, ez dagoalako metapneumobirusaren gorakada nabarmenik. Bizitako gorakadea gripe kasuen ondorio da.
Juan del Arco geure botikariagaz egin dogu berba Txinan agertu diran metapneumobirus kasuen harira. Del Arcok nasaitasun mezua luzatu deusku, prebentzinoan zentratuta.