Juan Mari Aburto Bilboko alkateak auzotarren kezkei erantzun deutsie

Metroaren laugarren lineak Moyuatik izango dauan ibilbidea baloratu dau

“Metroaren laugarren lineako lanak Errekalde auzoan hastea da nire lehentasuna”

Juan Mari Aburto Bizkaia Irratiko estudioan. / Bizkaia Irratia

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea Bizkaia Irratiko estudioetara etorri da gaur.

Bilbao Basketek eta Athletic Club-ek aste honetan daukiezan hitzordu garrantzitsuen bezperan izan da gurean, bi partiduak bertatik bertara jarraituko dabezala aitortu deusku. Futbol partiduari jagokonez, segurtasun dispositibo bereziaren garrantzia be azpimarratu dau.

Segurtasuna be izan da Bilboko alkateagaz berbagai izan dogu beste gaietako bat. Esaterako, joan dan astean San Frantzisko auzoko biztanleek ohartarazten eben segurtasun eza goraka doala auzoan eta udalari neurriak hartzeko eskatzen eutsen. Alkateak esan deusku, Aste Santuko opor ostean alde biek bilera izango dutela.

Metroaren laugarren linearen ibilbidearen ganekoak guztiz zehaztuta ete dagozan zalantzan ipini dau, nahiz eta komunikabide batzuetan dagoaneko Moyuatik izango dala argitaratu. Alkateak esan dau, bere lehentasuna, lanak Errekaldetik hastea izango dala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00