Balmasedan nazinoarteko putxeren lehiaketan aurten parte hartzaileen artean Mitxelin Izarrak be badagoz.
San Severino jaietako egun handia da gaurkoa Balmasedan. 51. putxeren lehiaketea martxan dago goizean goizetik.
600 bat putxera biztuta, baina lehiaketeara horreetatik, 150 edo aurkeztuko dira. Jokin Salaberri, Balmasedako Putxeren Kofradiako kidea “Goizeko Izarretan” saioan euki dogu gaur.
Putxeren lehiaketako parte hartzaile gehienak bizkaitarrak dira. Bizkaitarrak eta Burgosetik joandakoak, baina baita Valentzia, Bartzelona eta Errioxakoak be bai. Goizetik hasi dira parte hartzaileak dana prestatzen. Indabak sutan bost ordu egin behar dabezalako, gitxi gora behera. Osagaiei buruz itaunduta, barazkiak libre dira. Epaimahaikideen artean danetik egongo dira. Mitxelin Izardunak, gastronomia- kritikoak…