700 partaide inguru gaur Balmadeako putxeren nazinoarteko lehiaketan

"Tolosa, Gernika edo Enkarterriko babarrunak erabilten doguz" esan deusku Jokin Salaberrik

Michelin Izarrak gaur Balmasedako putxeren lehiaketan

Gaurko putxeren lehiaketako partaide baten indabakadea / Bizkaia Irratia

Balmasedan nazinoarteko putxeren lehiaketan aurten parte hartzaileen artean Mitxelin Izarrak be badagoz.
San Severino jaietako egun handia da gaurkoa Balmasedan. 51. putxeren lehiaketea martxan dago goizean goizetik.
600 bat putxera biztuta, baina lehiaketeara horreetatik, 150 edo aurkeztuko dira. Jokin Salaberri, Balmasedako Putxeren Kofradiako kidea “Goizeko Izarretan” saioan euki dogu gaur.

Putxeren lehiaketako parte hartzaile gehienak bizkaitarrak dira. Bizkaitarrak eta Burgosetik joandakoak, baina baita Valentzia, Bartzelona eta Errioxakoak be bai. Goizetik hasi dira parte hartzaileak dana prestatzen. Indabak sutan bost ordu egin behar dabezalako, gitxi gora behera. Osagaiei buruz itaunduta, barazkiak libre dira. Epaimahaikideen artean danetik egongo dira. Mitxelin Izardunak, gastronomia- kritikoak…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular