Abenduaren 1a HIESaren munduko eguna izan zan

Osakidetzak eta Osasun Sailak ohartarazo dabe GIB kasuen %50 belu detektatzen dirala

Mikel Baza: “Garrantzitsua da 2024an be HIESaz berba egitea”

HIESaren munduko egunaren harira, Osasun Sailak eta Osakidetzak gogorazo dabe prebentzinoa eta diagnostiko eta tratamendu goiztiarra erabakiorrak dirala GIB birusan daukien pertsonen bizi-kalidadea hobetzeko. Izan be, azken urteetan aurrerapen asko egin diran arren, hondino kasuen %7,5 diagnostikau barik dagoz, eta kasuen erdia baino gehiago belu diagnostiketan dira. Horretaz egin dogu berba Mikel Baza medikuagaz Lau Haizetara irratsaioan.

Osasun Sailak eta Osakidetzak HIESaren eta Sexu Transmisinozko Infekzinoen Planean ezarrita dagozan diagnostiko goiztiarreko, prebentzinoko eta prestakuntzako jarduerakaz jarraitzeko konpromisoa berresten dabe. Are gehiago, plan hori hondino indarrean mantentzen dauan autonomia erkidego bakarrenetarikoa da.

Osakidetzak, gaixotasun horri epidemiologikoki eta hezkuntza bidez aurre egiten segiduteko konpromisoan, Oskar Ayerdi mediku espezialistea gehitu dau bere egituran, HIESaren eta STIen asistentzia arduradun lez.

Sentsibilizazino-kanpainea

Gaur egun GIBa sexu-transmisinozko infekzino bihurtu da. Izan be, preserbatiborik bako sexu-harremanen bidez transmitiduten da batez be. Horregaitik, Osasun Sailak eta Osakidetzak Ez egin match STI-ekin kanpainea abian jarri dabe abenduan.

Helburua sexu-transmisinozko infekzinoen gorakadari buruz sentsibilizatzea da (klamidia, gonokozia, sifilia…), eta GIB bidezko infekzinoen kasuan, gogorazotea infekzino horreek irauten dabela eta zifra egonkor mantentzen dirala azken urteetan. Horren harira, mezua argia da: preserbatiboa erabiltea da transmisinoa saihesteko modu nagusia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00