Emakumeen kasuan kopurua bikoiztu egiten da

Pastillea hartzeak menpekotasuna sortu leike

Mikel Baza (Osakidetzako medikua) : “Euskadin herritarren % 10ak lo egiteko pastillea hartzen dau”

Mikel Baza Osakidetzako Lehen arretako medikua izan dogu gaur Lau Haizetara saioan, osasunari eskeintzen deutsagun tartean lo-aren ganean berbetan. Lo orduak aldatu egiten dira adinaren eta pertsonearen arabera. Umetan ordu gehiago egiten doguz lo eta nagusi egiten goazen heinean orduak gitxitzen doaz. Lo ondo egiteko, egunez kirola egitea komeni da.

Pastillak agintzen badauz medikuak, gehien jota, lau astetan hartu behar dira. Gaur egun herritarren %80ak sei hilabete inguruan hartzen dauz. Horrek menpekotasuna sortu ahal dau eta ondorioz, geroago eta dosi gehiago behar izatea emaitza bardina lortzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular