Egunero 10-12 ordu ikasten izan dau Mikel Islak

Bilbotar gazteak oraindik ez dau erabagi zein espezialidade hartu

Mikel Isla Joverrek BAME edo MIR autoproban bigarren postua lortu dau

Mikel Isla Jover / Bizkaia Irratia

Mikel Isla Joverrek bigarren postua lortu dau. Edizino horretan 11.577 hautagai aurkeztu dira eskeinitako 11.171 plazetako bat lortzeko. Bilbotar gazteak, EHUn Medikuntzan graduatuak, bigarren postua lortu dau, edizino honetako BAME edo MIR hautaproban, behin-behineko emaitzen arabera. Beragaz batera, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultadeko bederatzi tituludunek 100 nota onenen artean egotea lortu dabe urtarrilaren 21ean egindako probetan: Nerea Barriuso Oria (14); Pablo Garrido Martín (23); Xabier Atxutegi Ayesta (33); Paula Rodríguez Jiménez (61); Oihane Cabezón Axpe (62); Raúl Barcina Fernández (69); Tamara Llorente Otiñano (70); Iñaki Goiri García (71) eta Andrea Palacios Berrueco (97). Euskal Herriko Unibertsitateko 10 ikasle 100 onenen artean dagoz.

“Azterketa ona egin arren, ez neban itxaroten bigarrena izatea” azaldu deusku Mikelek. Egunero 10-12 ordu ikasten izan dau Mikelek. Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Irakaskuntza Unitatean amaitu eban prestakuntza bilbotarrak , eta orain ospitalea eta espezialitatea aukeratu behar ditu. “Oraindik zalantza aso daukadaz  Dermatologia, Kardiologia, Anestesia eta Erradiodiagnostikoaren artean” gaineratu dau ikasle gazteak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular