"Ekoizpen ekologikoa bultzatzen jarraitu behar dogu, gizarteak holan eskatzen dau" azaldu dau BFAk

"Bizkaian gaixorik dagozan 700 behi daukaguz, 50 inguru hil dira" azaldu dau BFAko Nekazaritza diputaduak

Arantza Atutxa: “Azken hamarkadan 232 gazte nekazari bihurtu dira, gehiago behar doguz”

Arantza Atutxa (BFAko Nekazaritza diputadua) / Bizkaia Irratia

Azken 10 urteetan 232 gazte sartu dira Bizkaiko landa eremura lanera. Dirulaguntzetatik harago lan handia egin behar dala esan deusku “Goizeko Izarretan” saioan Arantza Atutxak, BFAko Nekazaritza diputaduak. Gaztenek programa barrian 18 eta 41 urte bitarteko gazteak nekazari edo abeltzain bihurtzeko 711 mila euroko inbersinoa egin dau Aldundiak.

“Bertoko produktuak kontsumitzeak eragin handia dauka eta azokek horretarako aukerea emoten dabe” zehaztu dau diputaduak. Andrak lehen sektorera ekarteko esfortzua egin behar dala uste dau BFAk. “Lanean gagoz plan baten, andrazkoek daukiezan ardurak kontuan hartzeko, euren eskutik joan behar dogu” adierazo dau Atutxak.

ENEEKetik esan dabe Bizkaian arlo ekologikoan hasten diranak gero eta gitxiago dirala. “Gatxa da daukagun klima kontuan hartuta ekoizpen ekologikoan trebatzea. Onddoak, hezetasuna… agertzen dira. Argi dago ekoizpen ekologikoa bultzatzen jarraitu behar dogula gizarteak holan eskatzen dauelako” azaldu dau BFAko diputaduak. Modernizazinoari jagokonean baserri askotara digitalizazinoa heldu da, Atutxak aitatu deuskunez gaur egun jaiste makina robnotizaduak dagoz, animaliak genotipau egiten dira eta artzaiontza birtuala be badago.

Behien gaixotasun hemorrgaiko epizootikoei buruz BFAk dino Bizkaian orain arte 700 kasu zenbatu dabezala eta 50 buru inguru hil dirala. “Sektoreagaz kontaktuan gabilz, aurreko astean abeltzainakaz batu ginan eta kalteordainak zehaztu doguz. Hildako animaliak eta abortuak euki dabezanak ordainduko doguz” esan dau Arantza Atutxak. Otsoen erasoei begira udan Gorbeialdean eraso handirik ez dala egon esan dau BFAko diputaduak. “Karrantzan ordea bai, udan eraso ugari egon dira eta kalteordainakaz jarraitu beharko dogu” adierazo dau Atutxak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular