Diskriminazinoen aurka lanean hamar urte daroaz Eraberean sareak

Eusko Jaurlaritzak eta beste alkarte eta eragile batzuk osotzen dabe

Mikel Mazkiaran: “Eraberean sarea aitzindaria izan zan orain hamar urte”

10. urteurreneko ekitaldia / Irekia

Eusko Jaurlaritzak ipini eban martxan Eraberean sarea, tratu bardintasunaren eta diskriminazinoaren kontra lan egiteko. Jaurlaritzaz gain, beste eragile batzuk dagoz sarean: ZEHAR Errefuxiatuak, Gurutze Gorria, CITE-CCOO Bizkaia, Errespetuz, Kale Dor Kayiko, Aldarte, Nevipen, Anitzak, AMUGE, ACIFUGI, Gehitu eta Sos Arrazakeria. Orain hamar urte ipini eben martxan, eta SOS Arrazakeriako Mikel Mazkiaranek esan deusku aitzindaria izan zala. Sortu zanean ez egoala holako sarerik inon eta urteotan sortzen joan dirala, preminea ikusita. Arraza, etnia edo nazino jatorriak, sexu-orientazinoak edo indentidadeak edo genero identidadeak eragindako diskriminazinoari aurre egitea da helburu nagusia.

Eraberean Sareak arreta espezializatua eskaintzen, laguntzea eta aholkularitzea eskaintzen ditu. Datuak be emon ditue 10. urteurrena dala eta. 2023an Euskadin, guztira, 65 pertsonari arretea eskaini eutsien  eta kasu guztien %95ean bazterkeria zantzuak antzemon ziran. Arretea jaso ebenen artean, gehienak, 31 urtetik 40 urtera bitartekoak (%35,48) izan ziran, bigarren lekuan 18 urte eta 30 urte bitartekoak (%32,26) eta azkenik 41 urte eta 50 urte  bitartekoak. Arreta jasotakoen artean %54,8 emakumeak izan ziran eta %41,9 gizonak. %1,6 ez bitarrak eta %1,6 intersexualak.

Bazterkeria kasu gehienak (%57) eremu pribaduan izan ziran, eta datu honek aldaketa bat islatzen dau, 2022. urtean kasu gehienak eremu publikoan izan zirealako. Eremu pribaduari dagokionez, bazterkeria kasu gehienak etxebizitzeagaz edo finantza erakundeekin lotutakoak izan ziran. Arlo publikoan, ordea, osasun eta lan arloak nagusitzen dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00