Minbiziaren kontrako nazinoarteko eguna da zezeilaren 4.a. Munduan, milioika dira minbizia daukien pertsonak. Euskadin, urtero 16.000 minbizi-kasu diagnostiketan dira. Bizi-iraupenak bitartean, gorantz egin dau, %57tik gora dago gaur egun. Ainara Arcek bularreko minbizia dauka. Orain 4-5 urte emon eutsen diagnostikoa. Oso gogorra izan zala azaldu dau, baina orain ondo dagoala. Esther Alvarez, bestalde, Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteko psikologoa da. Biakaz egin dogu berba Lau Haizetara irratsaioan.
Bizitzaren parte
Alvarezek azaldu dauanez, minbizia bizitzaren parte da eta sufrimendua zein heriotza eragin arren, minbiziagaz orekan bizitzea lortu behar dala azaldu deusku. Ainara Arcek, bestalde ‘Paciente con Voz’ izeneko programan hartzen dau parte. Pazienteak entzun beharra azpimarratu dau. Minbiziaz berba egiterakoan gehienetan medikuak agertzen direla ikusita, gaixotasuna daukienak be ikusarazotea lortu gura dabe programa honen bitartez.
