Julene Ilarramendi Elexpuruk minbiziaz dogun irudia iraultzeko eta testigantzak partekatzeko Izan Inurri alkartea sortu dau

Izan Inurri alkartea minbiziaren tabuakaz apurtzeko jaio da

“Minbizia ez da larrosa, marroi bat da eta pink baino punk gara”

Izan Inurri taldeko kideak / Izan Inurri elkartea

Berea amak bizi izan eban minbiziaren istorioak bultzatuta Julene Ilarramendi Elexpuru lasartearrak Izan Inurri alkartea sortzea erabagi eban. Sarritan minbizia daukan andrazko bategaz gogoratzen garenean uleaordeagaz edo berreregitako bular bategaz irudikatzen dogu. Baina egitan andra honeek hori behar izaten dabe? Goizeko Izarretan alkarrizketatu dogun Juleneri entzunda gai honetan be desikasten ikasi behar dogula jakin dogu.

Testigantzak alkarbanatzeko eta bizipoza zabalteko helburuagaz Izan Inurri alkarteko kideak hilabetean behin alkartzen dira eta kanal desbardinak daukiez euren zalantzak, hausnarketak edo kezkak partekatzeko. Joan dan domekan Muxikan eurei laguntzeko bertso-saio berezi bat egin eben eta harriduraz 100 lagun baino gehiago hurreratu zirala ikusi eben. Holako ekitaldien bitartez jasotako dirua ikerketarako edo diru hori behar dauen kideren bati laguntzeko erabilten dabe. Minbiziaren itzalak dakarzan estereotipoak apurtzeko koloreen eta argiaren indarra darabile inurriek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular