![](https://birratia.mediasector.es/wp-content/uploads/2025/02/01125001/Depositphotos_309285838_XL-700x350.jpg)
![](https://birratia.mediasector.es/wp-content/uploads/2025/02/08121152/Depositphotos_443072218_XL-858x490.jpg)
Minbiziaren Aurkako Nazinoarteko Eguna ospatu da asteon, zezeilaren 4an. Horren harira, sendagai biologikoen inguruan egin dogu berba Juan del Arco geure botikariagaz Bizkaia Irratiko Zientzia tartean. Izan be, minbizia tratazeko oso barritzaileak dira sendagai biologikoak. Benetako iraultza eragin dabe aitatutako esparruan, oso eraginkorrak diralako.
Sendagai biologikoak organismo bizidunen bidez lortzen diran medikamenduak dira. Orain arte sendaezinak ziran gaixotasunak sendatzeko kapazidadea erakutsi dabe. Berez, sendagai biologikoen esparruan, mota desbardinak dagoz. Dana dala, antigorputz monoklonalen esparruari eskaini deutsagu arreta, hanturazko gaixotasunak tratatzeko be erabilgarriak diralako.