Datorren eguaztenean, zezeilak 4, Minbiziaren Aurkako Munduko eguna ospatuko da eta Juan del Arcok minbiziaren ganeko jakin beharrekoa kontau deusku Aupa Bizkaia! programan.
Minbizia mundu mailan heiotza gehien eragiten dauan gaixotasuna da eta Juanek azaldu deusku zeintzuk diran minbizi mota ohikoenak, baita zeintzuk diran hartu ahal doguzan prebentzino neurriak. Juanek Euskadiko plan integral onkologikoan agertzen diran 12 aholku emon deuskuz.
Prebentzinoaz gan tratamenduei buruz berba egin dogu be eta gaur egun erabilten diran sendagaiak ezagutu doguz, kimioterapia klasikoa eta gaur egungo estrategiak be.
Gaurko saioa amaitzeko Juanek gogoratu dau tratamenduan aurrerapen handiak egin badira be, inoiz ez dogula ahaztu behar prebentzino-neurriak hartzea dala garrantzitsuena.
