Zapatuetako Farmazia tartea Juan del Arcogaz

Farmazia tartean minbiziaren inguruan berba egin dogu Juan del Arcogaz

Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna eguaztenean

Zezeilaren 4an Minbiziaren Aurkako Munduko eguna ospatuko da, eta Juan del Arcok minbiziaren ganeko jakin beharrekoa kontau deusku Aupa Bizkaia programan. Minbizia mundu mailan heriotza gehien eragiten dauan gaixotasuna da, eta Juanek azaldu deusku zeintzuk diran minbizi mota ohikoenak, baita zeintzuk diran hartu ahal doguzan prebentzino neurriak be. Juanek Euskadiko Paln Onkologiko Integralean agertzen diran 12 aholku aitatu deuskuz.

Prebentzinoaz gan, tratamenduei buruz be berba egin dogu be, eta gaur egun erabilten diran sendagaiak ezagutu doguz, kimioterapia klasikoa eta gaur egungo estrategiak be. Tartea amaitzeko, Juanek gogoratu dau tratamenduan aurrerapen handiak egin badira be, inoiz ez dogula ahaztu behar prebentzino-neurriak hartzea dala garrantzitsuena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00