Egungo literaturaren ikur antolatzaileen esanetan

Gaurtik eguenera bitarteko saioak izango dira Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan

Miren Agur Meaberen “Kristalezko Begi Bat” aztergai Bilbo Zaharra Forumean

Bilbo Zaharra Foruma / Bilbo Zaharra Euskaltegia

Uxue Alberdi, Ane Labaka eta Nerea Ibarzabal dira gaur hasten dan Bilbo Zaharra Forumeko lehenengo hizlariak.
Bigarren hiruhilekoaren barruan sartzen dan Bilbo Zaharra Foruma hasiko da gaur Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Gogoratu, euskaltegi honek 2008. Urtetik euskal literaturako lan baten etenik bako irakurraldia egiten dauala bagilean. Aurretik, lan honen ganeko forumak antolatzen dabez. Oraingo honetan, Miren Agur Meaberen “Kristalezko begi bat” lana aukeratu dabe. Egungo literaturaren ikurra dala azaldu deusku euskaltegitik Paulo Alberdik.

Hiru saio

Forumari hasierea emoteko, gaur, Uxue Alberdi gai-jartzaile modura arituko da. Bertsolariak barriz, Ane Labaka eta Nerea Ibarzabal izango dira. Alberdik, Meaberen liburuan oinarritutako gaiak proposatuko deutsiez. Ibon Egaña eta Jule Goikoetxea arituko dira bihar forumean. “Liburuak idazlea sortzen duenean” deitzen da Egañaren berbaldia eta “Kristalezko begi bat, kristalezko begirada bi eta protesi kultural ugari” Goikoetxearena. Amaitzeko etzi, Karmele Jaio eta Unai Elorriaga idazleak izango dira Bilbon. “Meaberen kristaletik begira” deitzen da Jaioren berbaldia eta “Miren Agur Meaberen begiradak” Elorriagarena. Berbaldi guztiak, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan izango dira iluntzeko zazpiretan. Ez da sarrerarik ordaindu behar. Miren Agur Meabe bera bagilean egingo dan forumean izango da berbetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular