Euskadin etxebizitzaren parke publikoa %2koa baino ez dala salatu dau Elkarrekin-Podemosek

"EH Bildu jeltzalizatu da" esan dau Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak

Miren Gorrotxategi: “Ezkerreko gobernu bat bideratzeko prest gagoz”

Miren Gorrotxategi / Podemos Euskadi

Alokairurako etxebizitza parke barri bat sortzea eskatu dau Podemoseko ordezkariak. “Etxebizitzaren parke publikoa Euskadin %2koa baino ez da. Europako zifretatik oso urrun gagoz eta horretan gogor jokatu behar da” azaldu dau Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak Goizeko Izarretan irratsaioan. Etxebizitzeari lotutako neurri barri gehiago aldarrikatu dauz Gorrotxategik, alokairuaren prezioei muga barriak jartea berbarako.

Osakidetzari jagokonean Gorrotxategik dino EAJk gai honetan sinisgarritasun arazo bat daukala. “Sagarduik bere sasoian kultura aldaketa bati buruz berba egiten eban eta orain Pradalesek Osakidetza hobetzeko proposamenak aitatzen dauz; ez da sinisgarria” esan dau Miren Gorrotxategik.

Elkarrekin Podemos eta Sumar batera ez joateak, kalte egingo deutsela argi dauko Miren Gorrotxategik. Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiaren esanetan eurak euren eskuetan egondako guztia egin dabe alkarregaz aurkeztu ahal izateko, baina Sumarrek ez dau nahi izan. Akats handi bat izan da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara alkarregaz ez aurkeztea Gorrotxategiren eritxian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular