Bertsozaletasunari hauspoa emon jako Miribilla auzoan

Eskolarteko bertso idatzien txapelketa egin da Miribilla auzoan

Miribillako bertso idatzien txapelketan izan gara

Bizkaia Frontoian izan zan bertso idatzien txapelketa. / Bizkaiko Bertsozale Elkartea

Bizkaia Frontoian alkartu ziran joan dan barikuan Miribilla auzoko ikastetxeeetako 50 bat gaztetxo. Euren eskoletan bertso idatzietan trebetasuna erakutsi eben gaztetxoak, auzoko txapelketan jardun eben. Aurten bigarrenez antolatu dau Bizkaiko Bertsozale Alkarteak topaketa-txapelketa. Helburua auzoan bertsozaletasuna sustatzea.

Aste honetako Zortziko Txikia irratsaioan, idatzizko txapelketan parte hartu daben gaztetxoen testigantzekaz, idatzizkoan egindako bertsoekaz, eta ostean entzungai izan eben bertso saioko bertsoaldi batzuekaz osotu dogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular