"Osasun itunaren mahaia propaganda asmoagaz sortu dabe" adierazo dau Mitxel Lakuntzak

"Lehen sektoreko lan-istripuak saihesteko ikuskaritza handiagoa behar da" esan dau ELAko buruak

Mitxel Lakuntza: “Enpresek, zergetan, gero eta gitxiago ordaintzen dabe”

Mitxel Lakuntza (ELA sindikatua) / Bizkaia Irratia

Zornotzan atzo 61 urteko baserritar bat hil zan bere traktorea iraulita. ELAren ustez, landa eremuan ikuskaritzaren lana areagotu behar da. “Sektore batzutan lan ikuskaritzea ezagutu be ez da egiten, kasu honeetan ikuskaritzea, zaintza eta jarraipen gehiago behar da” azaldu dau Mitxel Lakuntzak, ELA sindikatuko idazkari nagusiak.

Osakidetza

ELAk Lehendakariari orain dala bi hilabete euskal politikea hobetzeko asmoz 80 neurriko proposamena emon eutsan. Lakuntzak dino horri buruzko erantzunik ez dabela jaso eta osasun itunerako mahai barria sindikatuakaz egoan aurreko mahaiaren porrota ordezkatzeko dala. “Osasun itunerako mahaia propaganda asmoagaz sortu dabe, guk ez dogu mahai barrian parte hartuko aurretik proposatutakoari jaramon egin ez deutsenean” adierazo dau Lakuntzak. “Neurriak hartu behar dira, ez dogu gehiago itxaron nahi” gaineratu dau ELAk. Lakuntzaren berbetan, jubilautako langileen kopurua eta sortzen diran Lan Eskaintza Publikoak kontuan hartuta Osakidetzaren plantilak bardin jarraitzen dau, ez dago hazkunderik.

Erreforma fiskala

Hiru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritza josten dabilzan erreforma fiskalari buruz galdetuta, Lakuntzak dino enpresek, zergetan, gero eta gitxiago ordaintzen dabela, eta Aldundiek zergen bidez jasotako 10 eurotik 7 euro beharginen nominetatik heltzen dirala. “Arau fiskal justoagoa behar dogu, aberastasunaren banaketeak politikearen erdigunean egon behar dau” adierazo dau Mitxel Lakuntzak.

Siemens-Gamesako beharginen egoereari buruz edo asteko lan jardunaldia 37,5 ordura jaisteko Espainiako Gobernuak eta UGTk zein CCOOk proposatutakoari buruz be berba egin dogu ELAko idazkari nagusiagaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular