Bizkaiko eraikuntzaren sektorean greba egun bi deitu dauz ELAk hilaren 29 eta 30erako

"Hizkuntza eskakizunen proposamen barriagaz Jaurlaritzak barri txar bi emon deuskuz" esan dau ELAko buruak

Mitxel Lakuntza: “Hazkunde ekonomikoagaz batera pobretze fase bat gertau leiteke”

Mitxel Lakuntza (ELA sindikatua) / Bizkaia Irratia

Osakidetzako mahai sektorialean aurrerapausu txiki batzuk emon dira ELA sindikatuaren arabera. Negoziazinoek ia urtebete egin dabe geldirik, baina joan dan astean sindikatuek ohar baten azaldu eben akordiorako bidean dirala osagarrien ordainketaren eta garapen profesionalaren inguruko eskaerak. SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak izan zan ziran mahai horretan. Gaur aurrerapausu txiki horreen barri emon deusku Mitxel Lakuntza ELA sindikatuko idazkari magusiak Goizeko Izarretan saioan. “Aurrerapausu horreek ez dira nahikoak, baina behintzat emoten dau negoziazinorako atea zabaldu dabela” zehaztu dau Lakuntzak.

Greba eraikuntzan

Bizkaiko eraikuntzan 30 urtetan lehenengo huelgea egingo dabe beharginek, hil honen 29 eta 30ean hain zuzen.
Orain lau urte UGT eta CCOOek hitzarmena sinatu eben patronalagaz, baina azken bi urteetarako ez eben soldata igoerarik adostu. ELA sindikatuak %32ko ordezkaritzea dauko sektorean, eta soldata igoera hori eskatzeko huelgea deitu dau aitatutako bi egun horreetarako.

Hauteskunde orokorrak

“Uztailaren 23ko hauteskundeetan atzerapausuak egoteko arriskua ikusten dogu, eskubide demokratiko, sozial eta nazionaletan atzera egiteko arriskua” azaldu dau ELAko idazkari nagusiak.  PPri eta VOXi aurrez aurre jokatu behar jakela esan dau eta Feijook PSOEren gobernuak egindako Lan Erreformeari buruz esandakoa gogoratu dau, PPk ikutu txiki batzuk baino ez leuskiozala egingo zehaztuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular