Comisiones Obreras biktimismo interesatua egiten dabilela esan deusku Mitxel Lakuntza ELA sindikatuko idazkariak, eta AEK-k sindikatu horren zuzendaritzearen egindako eskaria zentzuzkoa dala, Comisionesek berak modu antolatuan lan deialdietako perfilen aurka egiten dauela autortu eta gero. Jokatzeko modu hori larritzat jo dau Lakuntzak.
Confebask bilerara deituta biharko
Gitxieneko soldata propioaren gainean berba egiteko bilerara deituta dago biharko Confebask, baina ez ei daki joango diran. Lakuntzak 1.500 euroko gitxieneko soldata propioaren aldeko greba orokorra arrakastatsua izan zala nabarmendu deusku, eta bide bi daukiezala zabalik orain: erabagi politikoa, eskuduntzea aldarrikatuz, eta patronalagaz akordioa.
