Munduko Medikuak erakundeak Osasuna munduan eta nazioarteko laguntza izeneko txostena aurkeztu dau. Itziar Irazabal Bizkaiko Medicus Mundiko presidenteak Bizkaia Irratian azaldu dauenez, osasuna oinarrizko eskubidea da, baina munduko herritar askok oraindino ez daukie osasun sistemarako sarbide egokirik. Erakundeak ohartarazi dau herrialde aberatsen eta pobretuen arteko aldea handia dala, eta horrek bizi-itxaropenean, gaixotasunen prebentzinoan eta tratamenduetan eragin zuzena daukala. Malaria, tuberkulosia edo bestelako gaixotasunak kontrolpean egon arren, baliabide faltak egoera barriro okertzea ekarri leike.
Munduko Medikuak erakundeak nazinoarteko lankidetza indartzeko eskatu dau, baita lehen arreta sendoagoa bultzatzeko be. Itziar Irazabalen arabera, osasuna ez dago bakarrik ospitale edo botiken menpe; etxebizitza duina, ur edangarria, elikadura eta bizi-baldintza egokiak be ezinbestekoak dira.
