Mungiako Behargintzak 1500 pertsona laneratzea lortu dau

Mungialdeko Behargintzak hogeigarren urteurrena bete dau eta lau mila lan-eskeintza bideratu dauz

Mungialdeko Behargintzak 20 urte bete ditu

Hogei urte pasau dira hasiera batean eskualdeko bederatzi udalek osatzen eben Mungialdeko Behargintzak ibilpidea hasi ebanetik. Ager Izagirre Mungiako alkatea gaur Lau haizetara saioan izango dogu urte guzti honeen errapasoa egiten.2005. urtean Mungiako Udalaren titulartasunekoa izatera pasau zan, baina eskualdeko ikuspegia eta perspektiba galdu barik, eta Mungialdea osoari zerbitzua emoten jarraitu dau gaur egun arte. Hogei urte horreetan, hasiera motela izan zan, eta lan orientazinoari, ekintzailetzari laguntzeari eta enpresa-prospekzinoari buruzko zerbitzu mugatuak emoten ebazan.

Inguruko enplegagarritasuna hobetzeko eta Mungialdeko ekonomia sustatzeko dinamikak bultzatzeko sortu zan erakundea, eta 2008an egoera aldatu eta zerbitzuak zabaldu ebazan. Gaur egun, Behargintzak informazinoa, aholkularitza, bitartekaritza, prestakuntza eta, orokorrean, lanpostu bat lortzeko edo lan-egoera hobetzeko tresna guztiak eskeintzen ditu. Auto-kontsultarako ordenadoreak ditu, eta enplegu-eskatzaileek Internet bidez egin daikiez kontsultak enpleo-bilatzaileetan, bai eta lan-orientatzailearen laguntzagaz euren cv-a hobetu be. Ganera, enpresei laguntza eta aholkularitza emoten deutse, dagozan baliabideak eta beharrak antzemanez, bai eta udalerrian ezarritako merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-sektorea osatzen daben sektoreei be.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00