Mungiako udalak Agintaldi Planean jasotako ekintzen %75 bete dau dgoeneko eta edo martxan ipinita daukaz. Alaitz Erkoreka alkateak esan deusku gustura dagozala, erritmo onean doazelako. 2023-2027 Agintaldi Planaren zatirik handiena beteta edo martxan dago, nahiz eta ondino denpora asko dagoen jarduketa guztiak egiteko.
Pertsonak erdigunean ipinita egindako plana dala esan deusku eta gainera Mungia oso-osorik hartzen dala kontuan. Holan ba, auzoetan be lanak egin dira eta egiten jarraituko dabe.