Mungitarren lehentasunak ezagutzea eta gazteen parte-hartze zabalagoa lortu gura dau Mungiako Udalak

Ager Izagirre Mungiako alkatearekin alkarrizketea

Mungiarren parte-hartze zabalagoa lortu gura dau Mungiako Udalak

Mungiako Udala / Turismo Euskadi

Mungiako Udalak herritarren eritxia ezagutzeko prozesu parte-hartzailea abiarazi dau beste urte batez. Izan be, Udalak, mungiarren lehentasunak zeintzuk diran jakin gura dauz 2023ko aurrekontuaren exekuzioan islatzeko. Ager Izagirre Mungiako alkateak, parte hartzearen garrantzia azaldu deusku gaur goizean Jirabiran saioan.

Parte-hartzea sustatu

Ahalik eta parte-hartze handiena lortzea da Udalaren helburua, 2023ko aurrekontua herritarrek adierazitako lehentasunen arabera eta honeek egindako ekarpenak aintzat hartuaz diseinatu eta bideratu ahal izateko. Holan, dokumentua fisikoki betetzeaz gain, online bete eta bidali ahal izango da, parte-hartzea sustatu eta herritarren lehentasunak identifikatzeko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular