MusikaGaz Fest-ek 10 artista eta talde baino gehiago bilduko ditu Zornotzan zapatuan

Kultur arloan euskerearen erabilerea sustatu eta musika zaletu gazteen topagune izatea dira jaialdiaren helburu

MusikaGaz Fest-ek10 artista eta talde baino gehiago bilduko ditu Zornotzan zapatuan

Euskal musika sortzaile gazteen lana indartzeko diseinatutako jaialdia da hau, gazteen talentua sustatzeko eta artista barriei
ikusgarritasuna eskaintzeko. Aurtengoan, 10 emonaldi baino gehiago jasoko ditu MusikaGaz Festek, herriko hainbat tokitan banatuta. Kontzertuak zapatuan 13:00etatik aurrera hasiko dira eta agertoki nagusi izango dira Arraibi plaza, Euskal Herria plaza, Zelaieta kontzertu gela, Amorebieta IV frontoia, Zezilia Gallartzagoitia kalea eta Vintage taberna.

Artista ugari

Parte hartuko duten artisten artean, Kai Nakai, Larru eta Lagunak, NAZ, DJ Kene eta Albina Stardust nabarmentzen dira; azken honek itxiko du jaialdia, 00:30ean. Kontzertu guztietarako sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Emanaldiez haratago pintxo pote berezia be egingo da, 14:30etatik 16:00etara, Urtza Tabernan, egunari ikutu gastronomikoa gehituz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00