Muzak musika talde gipuzkoarrak Sorminduta eta Agian Gaur abestiak kaleratu dauz, Hala ere… izenagaz kaleratuko daben LParen aurrerapen lez. EP bi eta single baten ostean, talde gipuzkoarraren lehenengo lan luzea izango da disko hau. Vigoko Planta Sonica 2 estudioan grabau dabe Iago Lorenzogaz, eta Hala ere… diskoan Sorminduta eta Agian Gaur abestiekaz batera, beste zortzi abesti aurkituko doguz.
Joanes Iñurrietak, Aitor Sagarmendik eta Ruben Irigoyenek osotzen dabe Muzak taldea: ahotsaz gain, gitarra bat, baju bat eta bateria bat, Power Trio “klasikoa” osotuz. Musika tresna bakotxak protagonismo eta sakonera berezia lortzen dabe taldean, eta arrakastaren gakoen artean sormen askatasuna eta talde-kideen arteko konfidantza nabarmendu leikez.
