Izaskun Arandiaren lehenengo film luzeak The WayOut Londreseko trans klubaren nondik norakoak kontetan dauz

Martiaren 31n, Trans Ikusgarritasunaren egunean iritsi zan dokumentala zine aretoetara

‘My way out’, Londreseko The WayOut trans klubari buruzko dokumentala

The WayOut dantzaleku ospetsua 1993an zabaldu eben Londresen. Izaskun Arandia zinegile tolosarrak trans klub honetako historia eta toki horretatik pasau diran hainbat personaren istorioak bildu dauz My way out (2022) dokumentalean, lekukotasunak eta artxiboko irudiak erabiliz. Vicky Lee jaubeak bere dantzaleku trans askoren bizitzan izan dauan eraginaz hausnartzen dau eta Londreseko trans eszenaren azken hiru hamarkadak aztertzen dauz. Vicky Lee-gaz batera, Lesley, Andie, Geri eta Kam dira protagonista nagusiak.

Izaskun Arandiak azaldu deuskunez dokumentala egitea prozesu luzea izan da. Sei bat urte emon dauz proiektua garatzen. The WayOut dantzalekuaz itaunduta, Arandiak dino leku berezia dala, babes lekua trans personentzat, “sozializatzeko leku bat, baina trans personak seguru sentiduteko toki bat”. Filmean esperientzia gogorrak kontetan dirala gaineratu dau Arandiak, baina dokumentala oso positiboa dala dino zinegile tolosarrak.

My way out dokumentala martiaren 31n iritsi zan zine aretoetara. Izar Films-en eta AltContent -en ekoizpena da. Dokumentala 70.Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean aurkeztu eben eta Britainia Handiko Milton Keynes International Film Festival zine jaialdian zuzendari onenaren saria eskuratu eban.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular