Orain 28 urte jarri zan martxan Lurraska baserri eskolea

Lurraska Ajangizko Kanpantxu auzoan dago, Urdaibaiko Biosferan

Nagore Zobaran (Lurraska): “Aurtengo ikasturtean 8.000 ume igaroko dira Lurraskatik”

Lurraska Ingurugiro zentroa Ajangizko Kanpantxu auzoan dago. Orain 28 urte jarri zan martxan, 1995.urtean inaugurau zan, ikasleen eta beste kolektibo batzuen ingurumen-hezkuntzan laguntzeko asmoz. Haur hezkuntzatik bigarren hezkuntzara bitarteko ikasleak joaten dira. Nagore Zobaran Lurraskako beharginak azaldu deuskunez, aurtengo ikasturtean 8.000 ume igaroko dira Lurraskatik. Bizkaiko ikastetxeez gain, Gipuzkoakoak, Arabakoak, Nafarroakoak eta tarteka, Iparraldekoak joaten jakez. Logroñoko talde batzuk be hurreratzen dira Ajangizera.

Lurraska baserri eskolako bisitari guztiak, baina, ez dira hezkuntza zentroetatik joaten. Beste modalidade batzuk be badagoz: udan udalekuak eskaintzen dabez, eta Lurraskak aterpe moduan be funtzionetan dau. www.lurraska.com webgunean informazino gehiago eskuratu daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular