Mendiko Eskian, Euskal Kopako bigarren probea egingo dabe astegoien honetan Isaban. Nahia Quincocesek bigarrena be irabaztea dau helburua. Gainera, animoz gainezka dago Mendexako eskiatzailea. Espainiako Txapelketan bigarren egin dau.
Mendiko lasterketetan hiru proba egoten dira. Luzea, bertikala eta sprinta. Quincoces luzeetan ibilten da gustoren. Espainiako Txapelketan bigarren egitea lortu dau. Beste bietan laugarren eta bosgarren geratu da. Euskal Kopan, garaipenaren bila urtengo dau astegoienean.
Aurkari gogorra izango dau, Igone Campos. Aurkariak eta lagunak dira. Campos eta biak Munduko Txapelketara joango dira alkarregaz. Horixe izango dau hurrengo helburua quincocesek. Dana dala, orain, Euskal Kopan bigarren probea irabaztera urtengo dau, astegoienean, Isaban.