Mendiko Eskian, Euskal Kopako bigarren probea egingo dabe Isaban. Nahia Quincocesek beste garaipen bat nahi dau

Nahia Quincoces mendiko eskiatzaileak zidarra lortu dau Espainiako Txapelketan. Orain Euskal Kopearen bila doa

Nahia Quincocesek bigarren garaipenaren bila urtengo dau Isaban

Nahia Quincoces eskiatzailea / Bizkaia Irratia

Mendiko Eskian, Euskal Kopako bigarren probea egingo dabe astegoien honetan Isaban. Nahia Quincocesek bigarrena be irabaztea dau helburua. Gainera, animoz gainezka dago Mendexako eskiatzailea. Espainiako Txapelketan bigarren egin dau.

Mendiko lasterketetan hiru proba egoten dira. Luzea, bertikala eta sprinta. Quincoces luzeetan ibilten da gustoren. Espainiako Txapelketan bigarren egitea lortu dau. Beste bietan laugarren eta bosgarren geratu da. Euskal Kopan, garaipenaren bila urtengo dau astegoienean.

Aurkari gogorra izango dau, Igone Campos. Aurkariak eta lagunak dira. Campos eta biak Munduko Txapelketara joango dira alkarregaz. Horixe izango dau hurrengo helburua quincocesek. Dana dala, orain, Euskal Kopan bigarren probea irabaztera urtengo dau, astegoienean, Isaban.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular