Durangoko Onekin Nutrizionisten zentroko Nahia Zeziaga izan dogu gaur arrautzearen onuren ganean berbetan. Kolesterola izan ezkero antxina esaten zan ez dala arrautzea jatea komeni baina egin diran ikerketek bardin jan ahal dala erakutsi dabe. Proteina iturri ona da eta era askotara jan ahal dogu egosita, tortillan eta baita orio gitxigaz.