2023ko bagilean hartu eban aginte makila Landak Xabier Zubiaur aurreko alkatearen eskutik

Udalerriaren egoera orokorraz egin dogu berba Sondikako alkateagaz

Naia Landa: “Harro egotekoa da Sondikako lehen emakume alkatea izatea”

Herriz Herri saioan Sondikan egon gara. Hasteko, betiko lez, herriko alkateagaz egin dogu berba. Naia Landa alkateagaz aztertu dogu udalerriaren egoera orokorra. Landak lehenengo agintaldia dau alkatetzan. 2023ko maiatzeko hauteskundeen ostean iritsi zan alkatetzara, Xabier Zubiaur aurreko alkatea ordezkatuz. Landa da Sondikako lehen emakume alkatea.

Sondika Bizkaiko erdialdean dagoan udalerria da, Txorierriko eskualdean. Gaur egun 4.400 biztanle inguru daukaz. Naia Landa alkateak “herri txiki, lasai eta partehartzaile” lez aurkeztu deusku Sondika. 2024. honetarako erronka ugari daukiezala esan deusku. “Ez dira proiektu potoloak baina badira gure herritarrek eskatu dabezanak”. Joan dan abenduan onartu eban Sondikako Udaleko Osoko Bilkurak 2024rako aurrekontua. Ia 6.900.000 euroko aurrekontua onartu dabe. Proiektu nagusiak aitatzerakoan, hobekuntzak udal eraikinetan, gazteentzako kirol bonoa edota Auzotaxi zerbitzua nabarmendu deuskuz Sondikako alkateak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00