Naroa Adan gizarte-hezitzaileak esan deusku zaintzaileen lana arintzeko gero eta euskarri barriagoak dagozala

Etxeko zainketetan plan pertsonalizatuak erabilten dira

Naroa Adan: “Teknologia barriak zaintzaileen lan karga arintzeko oso baliagarriak dira”

Zainketa lanetan / Bizkaia Irratia

Azaroaren 5an  Zaintzaileen Nazinoarteko Eguna izan zan eta horren arira Naroa Adan IMQ Igurco-ko gizarte langileagaz berbetan izan gara saioan. Zainketa arloan aurrera pausu handiak emon dira teknologi barriari esker. Holan etxeko zainketen plan pertsonalizatuak erabilten dira eta  teknologi barri honeek oso baliagarriak dirala azldu deusku Adanek. Hori guztia, batez be, zaintzaileen lan-karga arintzerako orduan ikusten da, ezagutza handiagoa eta hobea emoten dabelako. Zainketen harreman-eredu barriak adinekoen, horreen senideen eta profesional soziosanitarioen partaidetza behar dau.

“Europako zahartzea: adinekoei begiradea” txostenak, Europako Estatistika Bulegoak (Eurostat) egindakoak, agerian laga dau 65 urtetik gorako biztanleen mendekotasun-indizea biztanle aktiboekiko % 23,5etik (2001ean) % 30,5era (2018an) jaitsi dala Europan, eta 2050ean indize hori % 49,9raino helduko dala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular