Nerea Arrien idazlearen "Zoonimia" poesia liburua berbagai Irakurrieran irratsaioan

Lekeitioko idazleak bere azken lanari buruz berbaz jardun dau Mikel Ayllonegaz Irakurrieran saioan

Nerea Arrienen “Zoonimia” poesia liburuan edertasun minimalistea nagusi

Nerea Arrien idazle lekeitiarra izan da aste honetan Irakurrieran irratsaioko gonbidaua. Mikel Ayllon esatariagaz berbaz “Zoonimia” argitaratu dauan azken liburua izan dau berbagai, baina Bill Evans jazz pianojolearen doinuak be proposatu dauz.

Ereinek argitaratutako lana da “Zoonimia”, Xabier Lete VI. Poesia Lehiaketa irabazi eta gero. Ez da lekeitiarrak irabazten dauan sari bakarra. 2006an Lizardi Saria be irabazi eban. Poesia ezeze, haur eta gazte literatura be landu izan dauz. Nerea Arrien idazlea, baina, irakaslea da gaur egun, biokimika ikasketak amaitu eta gero.

Irakurrieran irratsaioa Euskal Idazleen Elkarteagaz alkarlanean eskaintzen dogun saioa da, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz. Euskara hutsean, euskaraz idatzitako literatur lanak izaten doguz berbagai euren egileakaz ordubeteko barriketaldian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00