Bigarren bider jantzi dau Bizkaiko txapela

Oso pozik agertu da Nerea egindako lanagaz

Nerea Ibarzabal: “Niri bertsoak emon dostena ez dost beste ezerk emon”

Nerea Ibarzabal txapela irabazi ondoren / Bizkaiko bertsolari alkartea

Nerea Ibarzabal Salegi markinarrak irabazi dau 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketea, Buruz buruzkoa Jone Uria Albizurigaz egin ondoren. 7 punturen aldea atara eutson.
Bilbao Arena bertsozalez ganezka egon zan, 4.400dik gora zale batu ziran.  Zortzi bertsolariek hainbat ariketa egin ebezen eta lehenengo atala amaitu ondoren,  Jone Uria eta Nerea Ibarzabal gertatu ziran buruz burukoa kantetako. Azkenean, Nerea Ibarzabalek bigarren aldiz jantzi eban txapela, 2021an be berak irabazi eban-eta.

Sailkapena:

  • Nerea Ibarzabal Salegi…………………. 1.036’5
  • Jone Uria Albizuri…………………….. 1.029’5
  • Xabat Galletebeitia Abaroa ………………..616,5
  • Gorka Pagonabarraga Agorria………………..609
  • Onintza Enbeita Maguregi…………………..607
  • Oihana Bartra Arenas………………………606’5
  • Aitor Etxebarriazarraga Gabiola…………….556’5
  • Aissa Intxausti Aburruza…………………..550

Nerea Ibarzabal Lau Haizetara saioan izan da Bizkai Irratian, eta txapelketako momentuak eta beste kontu asko kontau deuskuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular