Ikertzaileak eta euren lana gizartera hurreratzea helburu dauan ekimena da

Irailaren 27an ospatuko da Ikertzaileen Europako Gaua Areatzako kaian, Bilbon

Nerea Jauregizar: “Zientzia guztiontzat izan behar da”

Fernando Gómez Larrea / EHU

Euskal Herriko Unibertsidadeak (EHU) bat egingo dau beste urte batez Ikertzaileen Europako Gauagaz, Europan ospatzen dan zientzia dibulgazinorako ekitaldi handienetako bategaz. Ekimen honen ardatz nagusia ikertzaileen lana gizarteari hurreratzea da, euren zeregina eta gizarteari ekarten deutsiezan onurak ezagutarazoteko, eta baita ikasleen artean ikasketa zientifikoen aldeko hautuak sustatzea be, genero arrakalak ezabatzeko. Aurten irailaren 27an egingo da Bilboko Areatza kaian, 17:00etatik aurrera. Nobedade moduan, Bilboko Ingeniaritza Eskolearen Nautika Itsasgunean -Portugaleten- be ekintzak antolatu dabez iraileko azken barikurako.

Nerea Jauregizar ekitaldiko zuzendariak Lau Haizetara irratsaioan azaldu dauanez, Europako ia 400 uritan ospatzen da Ikertzaileen Europako Gaua. Ekimenak bost ardatz nagusi izango dauz: minbizia, ura eta ozeanoak, lurzoruaren eta elikagaien osasuna, klima aldaketarako egokitzapena, eta uri adimendunak eta klimatikoki neutroak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00