Espainiako gobernuak iragarri dauezan neurri barriek inflazino orokorren eragin handirik ez dabe izango.
Hori da Niko Cuenca ekonomialariak esan deuskuna. Baina elikagaien inflazinoa kontroletako balioko dau.
Zemendian %15,4koa zan elikagaien inflazinoa.
Madrilek errelebo kontratuen ganeko erabagia be hartu dau. Industria arloan, errelebo kontratua beste urte betez luzatuko da. Enpresei interesetan jaken puntua da hau. “Gaur egun enpresei kostau egiten jake langileak topatea eta enpresa askorentzat hau onurgarria da” zehaztu deusku Niko Cuencak. Bestalde 2023an pentsinoen erreformea be albiste izango da. Bilatzen dabilzana, langileak gero eta beranduago jubilatzea eta honetaz gogoeta be egin deusku Niko Cuencak.