Asier Alcedo Ezkerraldeko eta Enkarterriko bertsolari txapelduna da eta aurreko astean Herriz Herri saioan beragaz berba egin gendun Portugaleten. Inguruko herrietako eskoletan bertsolaritzeari buruzko eskolak emoten deutsez ikasle gazteei eta eurei bertsolaritzea zelan helarazoten deutsien kontau deusku. Juanjo Respaldizak, ikastolaz ikastola, bertsozaleak topetako egindako biran bertsoekiko grina piztu jakon Asierri eta urteak daroaz plazetan eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartzen.
Euskal Herriko Bertsolarien Txapelketan bertsolari barri batzuk puntuazinoetan oso altu dabilzala zehaztu dau eta hori nabarmenzteko modukoa dala gaineratu. Asierrek autortu deusku geroa Jonezaleagoa (Jone Uria) dala.
Portugaleteko (H)arituz alkarteko kidea be bada Alcedo eta azaldu deuskunez uribilduan tabernetako paisaia linguistikoan eragin gura dabe batez be eusakl taldeek euskeraz egindako abestiak eskainita. Horretan lanean dabilz eta 2023rako tabernetan erabilgarri egongo diran zerrenda batzuk prestatuko ei dabez.