Iñaki Urrutia palisteak argi dauka gaur aukera barik geratu leitekezana Kutxabank Ligan

Kutxabank Ligan, seigarren partidua jokatuko dabe Ibarguren-Urrutiak. Iñaki Urrutiak badaki irabazi behar dabena

Norberaren eta inoren garaipenak behar, bizirik irauteko

Iñaki Urrutia, palaz jokatzen / Bizkaia Irratia

Kutxabank Ligan, jardunaldi erabagigarria izan leiteke gaurkoa. Gaubeka-Alkortak jokatuko dabe lehenengo, Necol-Del Rioren aurka. Bigarren partiduan, Maldonado-Ibai Perez Ibarguren-Urrutiaren aurka. Egun garrantzitsua izango da. Gaubekak eta Alkortak zein Ibarguren-Urrutiak irabazi beharra daukie txapelketan bizirik irauteko. Garaipena lortu ezean dana erabagita geratuko da.

Lehenengo hiru bikoteak sailkatzen dira txapelketa honetan. Kutxabank Ligan 8 partidu jokatzen ditu bikote bakotxak. Danek danen kontra. Itzuli biren ostean, lehenengo geratzen dan bikotea finalera sailkatzen da zuzenean. Ondorengo biek finalaurrekoa jokatzen dabe alkarren aurka. Azken biak, barriz, txapelketatik kanpora geratzen dira.

Ibarguren-Urrutia eta Gaubeka-Alkorta txapelketatik kanpora geratzeko arriskuan dagoz. Izan be, biek galdu ezkero, Maldonado-Ibai Perezek zein Necol-Del Riok launa garaipen lortuko leukiez. Hamalau eta hamairu puntu eskuratuko leukiez. Jokoek be garrantzia daukie puntuzinoan, baina partidu biren faltan dana erabagi leiteke.

Iñaki Urrutia Armintzako atzelariagaz egin dogu berba. Bost partidutik bakarra irabazi dabe. Zazpi puntu daukiez. Halanda ze, Maldonado-Ibai Perezi irabaztea oso garrantzitsua dabe. Baina eurek irabazteaz gainera, Gaubekak eta Alkortak garaipena lortzea be komeni jake. Azken baten, txapelketan aurrera egiteko, gitxienez hirugarren tokira igotea baino ez dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular