Persona Gizenaren Eguna ospatu egiten da abenduaren 14an Espainiar Estaduan. Gorputz-masaren indizea 30 baino altuagoa danean agertzen da obesidadea. Gorputz-masaren indizia kalkulatzeko gizakiaren pisua (kilotan) altueragaitik (metrotan) zatitu egiten da, barriro be altueragaitik zatitu aurretik. Emaitza 25 eta 30 artean dagoanean gehiegizko pisua agertzen da; 40tik gora dagoanean, aldiz, obesidade morbidoaren aurrean gagoz.
Lodifobia beti gaitzestu behar bada be, obesidadea ez da ona osasunerako. Izan be, obesidadeak beste gaixotasun batzuk garatzeko arriskua handitzen dau. Esaterako, diabetesa daukien persona askok obesidadea be daukie. Ganera, mobimentua murrizten dau, arazoak eragiten ditu artikulazinoetan, arazo kardiobaskularrak agertu ahal dira, etab.
Juan del Arco geure botikariagaz egin dogu berba Persona Gizenaren Egunean Espainiar Estaduan.