2035garren urterako munduan 1.900 milioi persona loditasun arazoakaz egongo dirala kalkuletan da

Loditasunaren arazoa gitxitzeko bizimodu osasungarria sustatzeak eragin handia dau gure inguruan

Obesidadea edo loditasuna, etorkizuneko osasun erronka nagusienetarikoa

Andra bat ariketak egiten / Bizkaia Irratia

Obesidadeari eta horreri loturiko arazoei modu orokorrean ekin behar jake, osasunerako arriskutsuak diralako.
Bizimodu osasungarria sustatzeak eragin handia dau gure inguruan loditasunaren arazoa gitxitzeko.
Obesidadearen Munduko Eguna, urtero martiaren 4an izaten da. Obesidadearen Munduko Federazinoaren eskutik gogora ekarten da kontuan hartuta aditu batzuek pandemiatzat joten dabela. Eta ez da gitxiagorako, 2035garren urterako munduan 1.900 milioi persona loditasun arazoakaz egongo dirala kalkuletan dalako.

Estadu osoan, Obesidadearen Espainiako Soziedadeak egindako ikerketa baten arabera, obesidade aurreko tasa (gehiegizko pisua) eta obesitate-tasa «kezkagarriak» dira autonomia-erkidego guztietan eta dagoeneko «biztanleriaren erdia baino gehiagori» eragiten deutse. Zehatz, ikerketa horretarako alkarrizketatu diran pertsonen % 53,8k gehiegizko pisua eban; % 36,6k, gehiegizko pisua; eta % 17,2k, loditasuna. Miren Badiola nutrizionistea eta endokrinologoa euki dogu asteon Lau Haizetara saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00