Odolaren proiektu hau Elhuyarren Zientzia azokan aurkeztuko dabe San Felixeko DBHko ikasleek

Proiektuak ikasmaila guztietan lantzen ahalegintzen dira, adin tarte bakoitzera egokituta

Odol emotean oinarritutako proiektua Ortuellako San Felix ikastolan

Ortuellako San Felix ikastolan proiektuka eta Steam filosofian oinarrituta ikasten dabe ikasleek. Oraingoan odol emotearen inguruko proiektua lantzen dabilz, ikasmaila guztietan, baina batez be, Derrigorreko Bigarren Hezkuntzan. Ikasle honeek Elhuyar Zientzia azokan aurkeztuko dabe proiektu hau, Bilbon, maiatzean. 

Ezkarne Avellanal, ikastolako gizarte konpromiso arduradunak, Nagore Marcos, DBHko biologia irakasleak eta Laura del Río, ikastolako Steam arloko arduradunak emon deuskuez azalpen guztiak. Odol emotearen proiektuak gizarte konpromisoagaz eta emotearen kultureagaz bat egiten dau. Ikasleek ezin dabe odola emon, ez diralako gitxieneko adinera heltzen, baina familiak eta herritarrak animatu eta konbidetan ditue horretra, ikastolan bertan emote-egunak antolatuta. Barrikuntzea eta bokazino zientifikoa be sustatzen ditu jarduera honek. Igaz arrakasta handia euki eban jarduerak eta aurton pauso bat gehiago emongo dabe, egitasmoa Elhuyar Zientzia Azokan aurkeztuta.

Ortuellako San Felix ikastoleak giza garapena garapen akademikoagaz buztartzen dau, hurrengo zutabeetan oinarrituta: “Heziz hazi, ekinez ikasi” metodologia, etenik bako barrikuntza pedagogikoa eta balioekin daukan konpromisoa.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00