Gaur urte bat bete da Pablo Gonzalez kazetaria atxilotu eta preso hartu ebenetik

Polonian preso daukien kazetariari espetxealdia beste hiru hilabetez luzatu deutse

Oihana Goiriena: “Pablo Gonzalezek urtebete daroa bere semeak ikusi barik”

Oihana Goiriena / Bizkaia Irratia

Pablo Gonzalez euskal kazetariak urtebete egin dau Polonian preso. Gainera, espetxean jarraitu beharko dau maiatzaren 24rarte. Auzia argitzeko epaiketeak ez dauka oraindik datarik. Orain urtebete atxilotu eben Ukraina eta Polonia arteko mugatik gertu, Ukrainako gerreak eragindako errefuxiadu- krisiaren ganeko informazinoa batzen ebilea. Errusiarentzat espioi lanak egitea leporatzen deutso Varsoviak. Urtebete inkomunikauta, isolatuta eta Espainiako gobernuak Poloniakoari ezer esan barik, Oihana Goiriena Pablo Gonzalezen bikotekidearen esanetan. Goiriena Bizkaia Irratiko Gozieko Izarretan saioan euki dogu gaur.

Orain beste hiru hilabetez luzatu deutse espetxealdia. Goirienak esan deuskunez, itxaroten eben erabagi hori. Bien bitartean Pablo Gonzalezen senitarteko eta lagunak eskertuta dagoz hainbat herritarren, alkarteren eta erakunderen bababesa izan dabelako. Crowfunding kanpainaren bidez, 40 mila euro batu dabez dagoeneko eta diru bilketak
zabalik jarraitzen dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular