Planik Plan 01x28: astegoieneko planak Bizkaian

Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa

Olatz Salvador, Queen Extravaganza eta Maren astegoien honetan Bizkaian

Marenek kontzertua eskainiko dau Bilbon zapatuan / Bizkaia Irratia

Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa burutzen dogu, geure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetatik Olatz Salvador, Queen Extravaganza eta Marenen kontzertuak nabarmendu doguz.

Barikua

Astegoien honetan plan asko egongo dira egiteke Bizkaian, barikutik hasita. Esaterako, barikuan hasi eta apirilaren 21era arte luzatu egingo da Bilboko Udabarriko Artisautza Azokea. Eguneko ekitaldiei jagokenez, arratsaldeko 17:00etan hasiko dira egitasmoak. Ordu horretan, Iurretako Herri Liburutegian, Egia ala gezurra? ipuina kontauko dau Amaia Egidazuk. Musikeari jagokonez, kontzertu ugari izango dira gauean. Esaterako, gaueko 21:00etan, Olatz Salvador Getxoko Muxikebarrin izango da eta Queen Extravaganza taldeak kontzertua eskainiko dau Barakaldoko BEC!-en.

Zapatua

Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esate baterako, goizeko 11:00etan, Bermeoko Arrantzaleen Museoan, Itsas ondokoak haurrentzako antzerkia ikusi ahalko da. Goiz-eguerditik arratsaldera goaz. 18:00etan, Galdakaoko kultur etxean, Alizia herrialde miresgarrian obra ikusi ahalko da. Kontzertuei jagokenez, arratsaldeko 20:30etan Bilboko Sala BBK-n, Marenek kontzertua emongo dau.

Domeka

Astegoieneko azken egunari begira, hainbat ekitaldi izango dira Bizkaian. Esaterako, eguerdiko 12:30etan, Basauriko Social Antzokian, Scrooge eta mamuak antzerkia ikusi ahalko dabe. Ordubete beranduago, Arteako herriko bentan, Ingot taldeak kontzertua eskainiko dau. Kontzertuen esparruan jarraituz, Bilboko Euskalduna Jauregian, ‘Betiko Argia’ izeneko kontzertua eskainiko dau Bilboko Udal Musika Bandak, gaueko 21:00etatik aurrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00