Txinako neurriak bertan behera geratzearen ostekoa aztertu deusku Miren Basarasek

EHUko Miren Basaras mikrobiologoak Covid19aren aurkako laugarren dosia hartzea aholkatu dau

“Omicronen azpialdaera barriak identifiketako hautazko kontrolak egin beharko litzatekez”

Miren Basaras / EHU

Covid19aren aurka Txinak orain arte indarrean izandako murrizketak kendu dauz eta ardurea nagusi da mundu osoan. Milioika txinatar hasi dira batetik bestera mobiduten. Arduratzekoa da batez be birusa ez dagoalako kontrolauta eta adi egon beharko da bai Txinatik datozan bidaiariakaz, baina baita beste herrialde batzutatik datozanakaz be. EHUko mikrobiologoak, Miren Basarasek, azken honetaz berba egin deusku gaur Goizeko Izarretan saioan.

Txertoaren laugarren dosiaz Basarasek dino errefortzu dosi bat dala, defentsak berpizteko beharrezkoa.  Txertoari esker gaixotasun larria izateko eta hilteko arriskua nabarmen gitxitzen dala zehaztu dau.  Oso mesedegarria dala gaineratu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular