Aurtengo Bizkaiko ikastolen jaia ordubete beranduago, goizeko 11:00etan, hasiko da

Maiatzaren 21ean Ondarroan ospatuko da “XE” lelopean

Ondarroako 2023ko Ibilaldia, 800 bolondresen bila

Ibilaldia 2023 / Kurutziaga Ikastola

20 egun baino ez dira falta aurtengo ibilaldirako. Maiatzaren 21ean Ondarroan ospatuko da Zubi Zahar ikastolak antolatuta “XE” lelopean. Ibilaldia antolatzeko ia mila bolondresen laguntza behar da. Horretarako, “Hartu zure txanda” kanpainea abiarazo dabe.  Langile gehien behar dabezan zereginak sarrerak zaintzea, txosnetan egotea eta montajean laguntzea da, baina batez be trafikoan laguntzea da, gehien behar dana. Horregaitik, antolatzaileek autobusez edo trenez joateko eskatu deutsie parte-hartzaileei, auto guztiak aparketako lekurik ez dagoalako. Horretarako Bizkaibusek zerbitzu bereziak jarriko dauz.

2023ko Ondarroako ibilbidea urbano izango da. Zubi Zahar Ikastolan hasi eta portuan amaituko da. Guztira 4 gune egongo dira. Egun osoan zehar, jente guztiarentzako ekintzak eta musika izango dira, umeentzat, gazteentzat, helduentzat… Asteburu honetan jarduera batzuk euki dabez.  “LaLiga Genuine” txapelketea Zaldupe futbol zelaian jokatu da euskal talde guztien parte-hartzeagaz: Athletic Club Fundazioa, Real Sociedad Fundazioa, SD Eibar Fundazioa, Deportivo Alaves eta CA Osasuna.

Aurtengo Ibilaldiak barrikuntza batzuk dakarz. Besteak beste, ordutegia aldatu egingo da eta ordubete beranduago hasiko da. Beraz, goizeko 11:00tatik arratsaldeko 19:00etara izango da. Gainera, betiko tiketeez gaIn, txartelagaz ordaindu ahal izango da txosnetan. Gaur, Gari Meabe, Ibilaldiko koordinatzailea Goizeko Izarretan izan da eta Ibilialdiari buruz zehaztasun gehiago emon deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00